Donostia
Azorak alokairu kontratuak baldintza beretan mantenduko dituela esan du Goiak
Agentziak | Erredakzioa
Azoraren asmoa "indarrean dauden kontratuak mantentzea eta errespetatzea" dela azaldu du alkateak. Dena dela, Udaletik "adi" jarraituko dutela ziurtatu du.
Inmobiliaria Vascongada enpresa erosi ondoren, Donostian alokairuko 300 etxebizitza bereganatu dituen Azora inbertsio-funtsak gaur egun indarrean dauden alokairu-kontratuen baldintzak bere horretan utziko dituela esan du Eneko Goia Donostiako alkateak, arduradunekin hitz egin ostean.
Udaleko gobernu taldeak jorratutako gaien berri eman ostean, Inmobiliaria Vascongadak hirian alokairuan zituen etxebizitzetako maizterren egoerari buruzko "kezka" Azora inbertsio-funtseko arduradunei helarazi diela jakinarazi du alkateak.
Azoraren asmoa "indarrean dauden kontratuak mantentzea eta errespetatzea" dela azaldu du alkateak. Dena dela, Udaletik "adi" jarraituko dutela ziurtatu du.