Itxi

Koronabirusa

Lan-erregulazioko espedientea aurkeztu dute Basurtuko ospitalearen kafetegian

Agentzia | Erredakzioa

Leer en Castellano

Lan-erregulazioko planak 25 bat langileri eragingo die. Bilboko ospitaleak kafetegia eta beharginentzako jantokia ostegunean itxi zituen COVID-19 birusagatik.

Basurtuko Ospitalea. Artxiboko argazkia: EFE

Basurtuko Ospitalearen kafetegia kudeatzen duen enpresak aldi baterako lan-erregulazioko espedientea aurkeztu du, sindikatuek jakitera eman dutenez.

Bilboko ospitaleak kafetegia eta beharginentzako jantokia ostegunean itxi zituen koronabirusagatik. Duela egun batzuk larrialdietara heldu zen pertsona batek positibo eman zuen COVID-19 proban.

Hain zuzen ere, Eurest konpainiak aurkeztu du lan-erregulazioko plana.

Sindikatuetako iturrien arabera, espedienteak 25 bat langileri eragingo die. Hala ere, espedientea lan-agintaritzak onartu behar du.

Albisteak (3)