Kargatzen...
Itxi

Koronabirusa

Aurreakordioa lortu dute CAFen, aldi baterako erregulazio bat ezartzeko

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Leer en Castellano

LAB sindikatuak zehaztu duenez, erregulazioak ez du ekarriko lanposturik galtzea.

Argazkia: EFE

CAF enpresako langile batzordeak eta zuzendaritzak aurreakordioa lortu dute aldi baterako lan erregulazio bat ezartzeko Beasaingo eta Irungo lantegietan, koronabirusak eragindako krisiaren ondorioz.

LAB sindikatuak azaldu duenez, martxoaren 16ko, 17ko eta 18ko ordu galduak "ordaindutako lizentzia moduan" ordainduko dituzte. "Horrela, nahi duen langileak errekuperatu ahalko ditu soldata osagarrituaz".

Gainera, martxoaren 23tik apirilaren 8rako orduak errekuperatu egingo dira, baina oporrak aldatu edo galdu gabe.

Beste hainbat neurriren artean, zuzendaritzako kideen soldata % 5 jaistea ere aurreikusten du akordioak.

LABek nabarmendu du akordioak ez duela ekarriko lanpostuak galtzea, eta langileek ez dutela galera ekonomikorik izango.