Itxi

Koronabirusa

98.000 langile baino gehiagori ezarri diete lan-erregulazioa EAEn

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Leer en Castellano

Bizkaian 46.446 behargini ezarri diete aldi baterako lan-erregulazioa; Gipuzkoan, 30.359ri; eta Araban, 21.487ri.

Mercedes-Benz konpainiak Gasteizen duen lantegian ere ezarri dute lan-erregulazioa. Argazkia: EFE

Koronabirusaren hedapenagatik ezarritako alarma egoeraren ondorioz 13.576 aldi baterako lan-erregulazio espediente aurkeztu dira Euskal Autonomia Erkidegoan, eta neurri horrek 98.292 langileri eragiten die jada.

Bizkaian 7.108 lan-erregulazio plan aplikatu dituzte, Gipuzkoan 4.471 eta Araban 1.997. Lurralde horietan, hurrenez hurren, 46.446, 30.359 eta 21.487 behargini eragin die neurriak.  

Egunez egun nabarmen hazten ari da aldi baterako lan-erregulazio txostenen kopurua.
 
 

Albisteak (2)