Itxi

Pandemia

Jarduera eten behar izan duten autonomoek gaur jasoko dute dirulaguntza

agentziak | erredakzioa

Leer en Castellano

Eskatzaileen % 98k Gizarte Segurantzaren oniritzia jaso zuten, eta gutxienez 661 euro kobratuko dituzte.

Autonomoak. Argazkia: EiTB

Aparteko laguntza eskatu eta Gizarte Segurantzaren oniritzia jaso zuten autonomoek gaur kobratuko dute dirulaguntza, Espainiako Gobernuak neurria iragarri eta hilabetera.

Martxoaren 17an, Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak iragarri zuen osasun krisiaren ondorioz jarduera eten behar izan duten edo diru-sarrerak nabarmen murriztu dituzten autonomoentzako aparteko laguntza bat.

Espainiako Gizarte Segurantza, Migrazio eta Inklusio Ministerioak emandako datuen arabera, milioi bat autonomok eskatu dute laguntza hori, baina azkenean 1,4 milioi autonomok jasoko dutela aurreikusi dute. Gainera, eskatzaileen % 98ri eman diote laguntza jasotzeko oniritzia.

Autonomoek diru hori eskatzeko baldintza da jarduera alarma-egoeraren ondorioz eten izana edo diru-sarrerak % 75 murriztu izana aurreko seihilekoan batez beste izandako diru-sarrerekin alderatuta.

Dirulaguntza oinarrizko soldataren % 70 izango da gutxienez (661 euro), eta Gizarte Segurantzaren aldetik jasotzen ziren bestelako laguntzekin bateragarria da.

Hilabeteko iraupena izango du, eta luzatu egin daiteke alarma-egoera bukatu eta hilabete horretako azken egunera arte. Gainera, hori jasotzen den denboraldia kotizatu gisa hartuko da.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu arren, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, ohiko zure osasun-zentrora deitu. Era berean, zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu, COVID-19 gaitza ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela; ahoa estaltzeko maskarak gomendagarriak dira sintomak badituzu edo adineko pertsonekin edo immunodeprimituekin harremanetan bazaude, edo eta garraio publikoa erabiltzen baduzu. Dena dela, horien erabilera ez da derrigorrezkoa.

 

Albisteak (4)