Itxi

Krisi ekonomikoa

Urte arteko inflazioak behera egin du apirilean; % 0,5 Euskadin eta % 1 Nafarroan

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Espainia mailan, Kontsumo Prezioen Indizea (KPI) % 0,7 jaitsi da, erregaien merkatzeagatik eta elikagai freskoen prezioak igoera nabarmena izan duen arrean.

Elikagai freskoen prezioek igoera nabarmena izan dute. Argazkia: Efe.

Urte arteko inflazioa % 0,5 jaitsi da Euskadin apirilean, eta % 1 Nafarroan. Prezioei dagokienez, % 0,3ko igoera izan dute Euskadin eta % 0,4koa Nafarroan.

Espainiako Estatistika Institutuak aditzera emandako Kontsumo Prezioen Indizearen arabera, Euskadin sei ehuneneko jaitsiera izan da, otsailean % 0,1ekoa izanda.

Nafarroari dagokionez, 2020an prezioak % 1,8 jaitsi dira.

Espainiaren kasuan, KPI % 0,7 jaitsi da apirilean 2019ko apirilarekin alderatuta. 2016tik ematen den lehenengo jaitsiera da. Arrazoi nagusia erregaien prezioetan izandako beherakada da, elikagai freskoenak nabarmen igo diren arren.

Albisteak (3)