Itxi

Lan-istripua

Langile bat hil da Bilboko Portuan izan den istripuan

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Leer en Castellano

Antza denez, kamioi baten gurpila lehertuta gertatu da ezbeharra. 37 urte zituen eta Vulcanizados Retuerto enpresako behargina zen.

Bilboko Portua. ETBko bideo batetik hartutako irudia

Langile bat hil da arratsalde honetan Bilboko Portuan, Santurtzin, izan den lan-istripuan. 37 urte zituen eta Vulcanizados Retuerto enpresako behargina zen.

Antza denez, kamioi baten gurpila aldatzen ari zen bitartean gertatu da ezbeharra, 16:00ak inguruan. Gurpilak eztanda egin du.

Pertsona batek larrialdi zerbitzuak ohartarazi ditu eta portuko medikuak berehala bertaratu dira, baina ezin izan dute behargina suspertu eta bertan zendu da.