Koronabirusa
Voloteak gaur berrabiatuko ditu hegaldiak Loiuko Aireportutik
Agentziak | Erredakzioa
Espainiar konpainiak bi ibilbide berri jarriko ditu martxan Loiu eta Valentzia zein Castelló de la Plana artean.
Volotea hegaldi merkeen espainiar konpainia gaur, asteartea, hasiko da berriz lanean Bilboko Aireportutik, eta bi ibilbide berri eskainiko ditu.
Ohar batean azaldu dutenez, udatik aurrera Valentzia eta Castelló de la Planarekin lotuko dute Bilbo, astean birritan.
Gainera, Loiun hegazkin bat izatetik bi izatera igaroko da konpainia. "Horrek konpainiak bertoko enpleguarekin duen lotura erakusten du"; izan ere, orotara, 80 langile izango ditu eskifaiako kideak, lurreko langileak eta mantentze-lanetarako beharginak kontuan hartuta.