Itxi

Koronabirusa

Donostiako hainbat familiaren alokairua barkatzeko eskatu diote Azorari

agentziak | erredakzioa

Leer en Castellano

Kaleratzerik Ez elkarteak salatu du Azora enpresak "320 etxebizitza" dituela Donostian, eta "etekin handiak" lortzen baditu ere, ez duela "ekarpenik" egin nahi "pandemiari aurre egiteko".

Etxebizitzak. Argazkia: EiTB

Kaleratzerik Ez plataformak Azora inbertsio funtsaren aurka jo du arazo ekonomikoetan dauden familiei alokairuaren ordainketa atzeratu dielako, COVID-19agatik ezarritako alarma-egoeran egoteagatik barkatu beharrean.

Etxegabetzeen kontrako elkarteak agiri bat kaleratu du Azoraren etxeetako egoiliarren kolektiboekin batera, eta seme-alaba adingabeak dituzten bi familia aipatu dituzte, Osasuna kalean duten etxebizitzaren alokairua ordaindu ezinik, barkatzeko eskatu dutenak.

Familietako batek duela hilabete egin zuen eskaera, eta oraindik ez du erantzunik jaso, nahiz eta epea "zazpi egunekoa" izan, eta bestearen kasuan, kontratua amaitu arte ordaindu gabeko kuotak banatzea eskatu dio Azorak.

Kaleratzerik Ez elkarteak salatu du Azora enpresak "320 etxebizitza" dituela Donostian, eta "etekin handiak" lortzen baditu ere, ez duela "ekarpenik" egin nahi "pandemia gogorrari aurre egiteko". Gainera, Gobernuaren aurka ere jo du, ez duelako hipoteken atzerapenaz eta alokairurako laguntzez legedirik kaleratu "bankuek, jabetza handiek eta inbertsio funtsek" ordainketak barka diezazkieten familia ahulenei.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela; ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira garraio publikoan, baita kalean eta leku itxietan ere, bi metroko segurtasun-tartea bermatu ezin bada.

Albisteak (3)