Deseskalatzea
Denboraldi turistikoa egongo da eta Espainian turistak uztailetik sartuko dira
Agentziak | Erredakzioa
Pedro Sanchez Espainiako presidenteak eman du erabakiaren berri, koronabirusaren krisiak gogor kolpatu duen turismoaren sektorea bultzatzeko helburuarekin.
Aurten udako denboraldi turistikoa egongo dela iragarri du Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak eta, horri lotuta, Espainiako eta atzerriko turistak oporrak planifikatzera animatu ditu, koronabirusaren krisiak gogor kolpatutako sektoreari bultzada emateko.
Sanchezek eguerdian emandako prentsaurrekoan egin du iragarpena, eta atzerriko turistak uztailetik aurrera estatuan sartzeko aukera izango dutela ere esan du, “segurtasun baldintzak betez”.
“Udan denboraldi turistikoa egongo da, Espainiako turismoa bultzatzeko. Ondorioz, tabernei, jatetxeei, ostatuei eta estatuko leku turistiko guztiei jarduera berreabiatzeko deia egiten diet”, esan du Sanchezek.