Itxi

Administrazioak

Alokairuzko etxebizitza sustatzeko araudia aztertzen ari dira Nafarroa eta Estatua

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Leer en Castellano

Aldebiko batzorde teknikoa sortzea adostu dute, era koordinatuan abian jar daitezkeen egitarauen edo neurrien inguruko xehetasunak aztertzeko helburuz.

Alokairuzko etxebizitzak suspertu nahi ditu Nafarroak. Argazkia: EiTB

Alokairuzko etxebizitzarako politika publikoak, eraikinen birgaitzea eta etxebizitzetako eta espazio publikoen hiri-birsonkuntza era koordinatuan sustatzeko asmoz, araudiarekin eta fiskalitatearekin lotutako neurriak aztertzen ari dira Nafarroako eta Espainiar Estatuko Gobernuak.

Nafarroako Gobernuak iragarri duenez, Jose Maria Aierdi Nafarroako presidenteordea David Lucas Parron Espainiako Gobernuko Hiri Agendarako idazkari nagusiarekin bildu da, etxebizitza-merkatuaren egoeraren nondik norakoak aztertzeko, egiturazko arrazoiengatik eta COVID-19ak eragindako krisiagatik. Gainera, alokairuzko etxebizitzaren, hiri-birsonkuntzaren eta hiri sostengarriaren aldeko apustu publikoa partekatu dute.

Gauzak horrela, aldebiko batzorde teknikoa sortzea adostu dute, era koordinatuan abian jar daitezkeen egitarauen edo neurrien inguruko xehetasunak aztertzeko helburuz. Nafarroako eta Estatuaren harreman ekonomikoak arautzen dituen Hitzarmenaren bidez egingo lukete, eta eragina izango zuen arauen garapenarengan eta Europako nahiz Estatuko diru-laguntzen finantzazioarengan.

Nafarroak eta Estatuak izandako lehenengo bilera horretan, bi Gobernuetako Etxebizitza arduradunek azpimarratu dute agintari publikoek alokairuzko etxebizitza sustatu behar dutela, arrazoizko prezioan, alegia.

Albisteak (3)