Itxi

Koronabirusa

200.000 langile baino gehiago sartu dituzte lan-erregulazioan, EAEn

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Leer en Castellano

Bizkaian aldi baterako 13.664 lan-erregulazio txosten aurkeztu dituzte; Gipuzkoan, 9.354; eta Araban, 3.950.

Langile bat ibilgailuak ekoizteko fabrika batean. Argazkia: EFE

Eusko Jaurlaritzak jakinarazi duenez, 200.014 behargin daude aldi baterako lan-erregulazioen menpe Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Guztira, 26.968 espediente aurkeztu dituzte.

Bizkaian 13.664 lan-erregulazio erregistratu dituzte eta 95.254 langile daude kaltetuta. Gipuzkoan 9.354 txosten aurkeztu dituzte eta 63.475 behargin daude kaltetuta. Araban 3.950 espediente erregistratu dituzte eta kaltetutako langileak 41.285 dira.

Justizia eta Enplegu Sailak zehaztu du langile horiek guztiak lan-erregulazioan egon daitezkeela, baina horrek ez duela esan nahi denak une honetan langabezian daudenik; izan ere, lehendik egoera horretan zeuden behargin asko lanera itzultzen hasi dira.

 

 

Albisteak (2)