Itxi

Enplegua

Ekoizpena gehiago murriztuta, Mercedesek Gasteizko lantegia itxiko du abuztuan

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Leer en Castellano

Uste baino eskari gutxiago izaten ari direlako hartu dute erabakia. Konpainiak 123.500 furgoneta egingo ditu aurten, aurreikusitakoa baino 36.000 gutxiago.

Langileak Gasteizko Mercedes fabrikatik ateratzen. Artxiboko argazkia: EFE

Gasteizko Mercedes lantegian ekoizpena gehiago murriztea eta abuztuan fabrika ixtea erabaki du zuzendaritzak, salmenta aurreikuspenak betetzen ez direla ikusita.

Hala jakinarazi du Igor Guevara langile-batzordeko presidenteak. Gasteizko fabrikan 5.000 behargin inguru daude.  

2020an 159.000 ibilgailu ekoizteko helburua jarri zuen zuzendaritzak, baina martxoaren 16an jarduera eten behar izan zuten, koronabirusaren pandemiaren ondorioz. Aldi baterako lan-erregulazioa amaituta, apirilaren 27an itzuli ziren lanera.

Orduan, 30.000 furgoneta gutxiago ekoiztea erabaki zuten, hasieran ezarritako marka 129.700ra jaitsita.

Halaber, ekaineko eta uztaileko larunbatetan lan egin beharko zela erabaki zuen, eta langileen abuztuko oporrak aldatu zituen, jarduera gutxienez bi astez eten ez zedin.  

Alabaina, zuzendaritzak  ekoizpena gehiago murriztea erabaki du ostegun honetan, eta urtea amaitzerako 123.500 furgoneta egitea da helburu berria.

Gauzak horrela, aldaketak egin ditu datozen hileotako lan-egutegian: ekaineko eta uztaileko larunbatetan ez da lanik izango eta abuztuan fabrika itxita egongo da.

 

Albisteak (4)