Itxi

LAN-GATAZKA

Gamesak Agoitzen duen lantegirako aukerak aztertzen ari da Nafarroako Gobernua

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Leer en Castellano

Beste aukera batzuk aztertzen ari direla azaldu dute, hala nola, pala eolikoak birziklatzeko proiektu bat, palak Siemens Gamesa gabe ekoiztea edo balizko inbertsio berriak egitea.

Siemens Gamesaren lantegia Aoizen. Irudia: EITB.

Manu Ayerdi Nafarroako Gobernuko Garapen Ekonomikoko kontseilariak adierazi duenez, Exekutiboarentzat "erabateko lehentasuna" da Siemens Gamesak Agoitzen duen lantegia mantentzea, baina beste industrializazio aukera batzuk ere aztertzen ari dira.

Ayerdik agerraldia egin du ostegun honetan Parlamentuan, Navarra Sumak eta EH Bilduk eskatuta, eta beste aukera batzuk aztertzen ari direla azaldu du, hala nola, pala eolikoak birziklatzeko proiektu bat, palak Siemens Gamesa gabe ekoiztea edo konpainia horrek Nafarroan balizko inbertsio berriak egitea trantsizio energetikoaren esparruan.

Ayerdik azaldu duenez, proiektu horiek "lan gehiago edo gutxiago sor lezakete, aukeraren izaeraren arabera"; izan ere, Ayerdik azpimarratu duenez, Nafarroako Gobernuak ezin du enpresa "behartu" itxiera ez gauzatzera, baizik eta erabakia berrazter dezan "konbentzitu".

Albisteak (3)