Itxi

Enpresak

CAFek 35 milioi euro galdu zituen 2020ko lehen seihilekoan

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Leer en Castellano

Salmenten sarrera garbia 1.117 eurokoa izan zen urteko lehen seihilekoan, denbora tarte berean iaz izandakoa baino % 12 txikiagoa.

CAF Beasain (Gipuzkoa). Artxiboko irudia: Wikipedia

CAF enpresa gipuzkoarrak 35 milioi euro galdu zituen 2020ko lehen seihilekoan. 2019an, denbora tarte berean, 25 milioi euroko irabaziak izan zituen. Horrek esan nahi du COVID-19aren pandemiagatik izandako etenaldiak, ondorioak ekarri dituela CAFen mozkinetan.

Ohar baten bidez enpresak berak jakinarazi duenez, salmenten sarrera garbia 1.117 eurokoa izan da aurten, iaz baino % 12 txikiagoa.

Datu horiek hertsiki lotuta daude koronabirusaren eraginez enpresak izandako etenaldiarekin, baita dibisen gorabeherekin ere. Hain zuzen ere, bi arrazoi horiengatik izan ditu CAFek ohi baino emaitza "kaskarragoak", urtarrila eta ekaina bitartean.

"Lantegi nagusietan jarduera eten behar izan genuen, zerbitzu murriztua eskaini genuen eta autobus gutxiago saldu genituen", argitu dute oharrean.

Besteak beste, etekin operatiboak % 37 egin zuen behera, jarduera nabarmen jaitsi zelako.

Era berean, emaitza finantzario garbia 49 milioi eurokoa izan zen, eta zor finantzarioa 451 milioi eurora igo zen.

Eskabide-zorroak % 100 berreskuratu du dagoeneko ekoizteko ahalmena, baina urteko lehen seihilekoan 8.928 euroan kokatu zen.

Albisteak (3)