Turismoa
Euskadiko kanpalekuek % 62 bisitari gutxiago hartu dituzte ekainean
Agentzia | Erredakazioa
Gainera, 16 kanpaleku egon ziren zabalik Euskal Autonomia Erkidegoan, 2019ko ekainean baino zazpi gutxiago.
Guztira, 16 kanpaleku egon ziren zabalik ekainean, Euskal Autonomia Erkidegoan, 2019an baino zazpi gutxiago. 12.482 bidaiari hartu zituzten, iaz baino % 62,8 gutxiago, Estatistikako Institutu Nazionaleko azken datuen arabera.
Ekainean zabalik izan ziren kanpinetan 100 pertsonak lan egin zuten. Iaz 185 lanpostu eman zituen sektoreak.
16 kanpalekuek 2.865 partzela dituzte, eta % 32,32ko okupazioa izan zuten, baina tasa lau puntu handiagoa izan da asteburuetan. Hala ere, bi kasuetan hamar puntu gutxiago, 2019ko emaitzekin alderatuta.
Kanpinek 12.482 bisitari hartu zituzten ekainean, 2019an baino % 62,8 gutxiago; izan ere, iaz 33.617 bidaiarik hartu zuten ostatu Euskadiko kanpalekuetan.
Bereziki, atzerriko erabiltzaileen kopuruak egin du behera: 2019an 18.088 izan ziren, aurten, ostera, 1.175. Espainiako bidaiariei dagokionez, 11.309 bisitari jaso zituzten kanpinek, iaz 15.530 izan zirenean.
36.257 gau eman zituzten turistek kanpinetan, 2019ko ekainean baino % 56,2 gutxiago (84.257). Bidaiari atzerritarrek 2.688 gau eman zituzten iragan ekainean, iaz 40.803k. Batez beste 2,95 egun igaro zituzten kanpalekuetan.