Itxi

Lana

Alarma egoerak lan eskaintza % 74,8 murriztu zuen EAEn

Agentzia | Erredakzioa

Leer en Castellano

Lan eskaintza gehien murriztu zuen Espainiako hirugarren erkidegoa izan zen Euskadi. Mezularitza enpresetan, ostera, lan eskaintzak % 150 egin zuen gora.

Sektore kaltetuena ostalaritza eta turismoa izan da (- %90,2). Artxiboko argazkia: EFE

Alarma egoeran zehar lan eskaintzak % 74,8 egin zuen behera Euskadin; murrizketarik handiena izan zuen Espainiako hirugarren erkidegoa izan zen, Adeccok egindako txosten baten arabera.

Horrela, nahiz eta 2019an lan eskaintzak Estatu osoan % 10,2 gora egin, pandemiaren ondorioak “nabaritu dira, eta martxoan alarma egoera indarrean sartu ondoren, lan eskaintzak sortzeko enpresen gaitasunak % 10 egin du behera”.

Euskal Autonomia Erkidegoaren kasuan, Estatuko lan eskaintzari egindako ekarpena % 7 areagotu zuen 2019an, baina alarma egoeran batezbestekoaren gainetik jaitsi zen: % 74,8, ia bost puntu gehiago, Estatuko hirugarren murrizketarik handiena.

Txostenaren arabera, 2019ko martxoaren 15etik maiatzaren 15era 26.000 lan eskaintza baino gehiago egin ziren, aurten epe berdinean 6.560 soilik.

Lan eskaintzaren jaitsiera handi horren ondorioz, bi hilabete horietan, 2019 Estatuaren lan eskaintzari ekarpenik handiena egiten zion hirugarren erkidegoa izatetik (%11,2) laugarrena izatera (% 9,5) pasa da EAE.

Sektoreka, hilabete horietan sektore kaltetuenak ostalaritza eta turismoa (- % 90,2), aholkularitza (- % 87,9) eta automobilgintza (- % 85,4) izan ziren. Mezularitza enpresetan, aldiz, lan eskaintzak % 150 egin zuen gora.

 

Albisteak (3)