Gasteiz
Gamarrako eta Mendizorrotzako igerilekuak hustu dituzte sorosleen greba dela eta
Agentziak | Erredakzioa
Gasteizko udal-instalazioetako begiraleek eta sorosleek lau orduko greba partziala deitu dute murrizketak salatzeko.
Gasteizko Gamarrako eta Mendizorrotzako udako igerilekuak jendez hustu behar izan dituzte gaur goizean sorosleen greba dela eta; izan ere, gune horietako zaindari gehienek lanuztea egin dute gaur 12:00etatik 14:00etara.
Zerbitzu horren enpresa esleipendunak emandako datuen arabera, udako denboraldian lan egiten duten 15 soroslek Mendizorrotzan egin dute greba, eta 17 soroslek Gamarran, eta 2 soroslek baino ez dute beren lanpostuan jarraitu.
Greba horrek ez die urte osoan irekita dauden igerilekuetan lan egiten duten sorosleei eragingo, Gasteizko Udaleko iturriek jakitera eman dutenez.
Gasteizko udal-instalazioetako begiraleek eta sorosleek lau orduko greba partziala deitu dute murrizketak salatzeko. 12:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 19:00etara egingo dituzte.