Itxi

IZENDAPEN BERRIA

Gloria Mugica Bilboko Udaleko zinegotzia izango da Lanbideko zuzendari berria

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Leer en Castellano

Bilboko Udalean aritu da orain arte Hiri-birgaitzerako Sailean zinegotzi gisa lanean, azken udal hauteskundeen ostean izendapen hori jaso eta gero.

Lanbide. Foto: EiTB

Orain arte Bilboko Udaleko Hiri-birgaitzerako Sailean zinegotzia izan den Gloria Mugica (PSE-EE) izango da Lanbideko zuzendari orokor berria, sozialisten hainbat iturrik jakitera eman dutenez.

Koronabirusaren pandemiak eragindako krisiari egin beharko dio aurre legealdi honetan Mugicak Euskal Enplegu Zerbitzutik.

Bilboko Udalean aritu da orain arte Hiri-birgaitzerako sailean zinegotzi gisa lanean, azken udal hauteskundeen ostean izendapen hori jaso eta gero. Aurreko legealdian, berriz, DEMA Enplegu eta Ekintzailetza Foru Agentziaren zuzendari kudeatzailea izan zen.  

2009-2012 legealdian Eusko Jaurlaritzako Berrikuntza Soziolaboraleko zuzendaria eta Plangintza eta Berrikuntzako zuzendaria izan zen. Mugicak kudeaketa, berrikuntza eta formakuntza alorretan egin du lan.

Atzo, asteartea, Ajuria Enean hitzeman zuten kargua Urkulluren gobernua osatuko duten hamaika sailburuek, eta, ondoren, sail bakoitzaren nondik norakoak azaldu zituzten. Idoia Mendia Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Lan eta Enplegu sailburuak "Euskadi erreskatatzeko" unea dela adierazi zuen, eta lan hori "elkarrekin" egin behar dela erantsi zuen. Horretarako, "elkarrizketa soziala" bultzatuko duela azpimarratu zuen.

Albisteak (2)

Bideoak (1)