Itxi

zergak

Zerga bilketa % 19 jaitsi da Bizkaian abuztura arte

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Jaitsiera hori COVID-19aren pandemiak sortutako jarduera ekonomikoaren geldialdiaren eta Aldundiak hari aurre egiteko onartutako zerga-neurrien ondorioa da.

Bizkaiko Foru Aldundia. Argazkia: ETBren bideo batetik ateratakoa.

Abuztura arte, 4.115,4 milioi euro bildu dituzte itundutako zergen bidez Bizkaian, iaz baino % 19,4 gutxiago, orduan 5.106,5 milioi euro bildu baitzituzten, Aldundiak jakitera eman duenez.

Jaitsiera hori COVID-19aren pandemiak sortutako jarduera ekonomikoaren geldialdiaren eta Aldundiak hari aurre egiteko onartutako zerga-neurrien ondorioa da, besteak beste, hainbat zerga atzeratzea.

Zortzi hilabete horietan bildutako diru-kopurua 2020ko ekitaldi osorako aurrekontuan jasotako 8.141,1 milioien % 50,6 da.

Zerga zuzenek 2.145,7 milioi euroko ekarpena egin dute abuztura arte, 2019an baino 511,3 milioi gutxiago, hau da, % 19,2ko jaitsiera.

Konparazio horretan, kontuan hartu behar da 2019ko abuztuan urte honetan oraindik gertatu ez diren diru-sarrerak kontabilizatu zirela, ekitaldi hau zergen ordainketan atzeratu zelako edo konturako ordainketa jakin batzuk eten zirelako, mikroenpresen, enpresa txiki eta ertainen eta autonomoen likidezia hobetzeko neurriak.