Itxi

Turismoa

Euskadiko hoteletako gaualdiak % 43 jaitsi dira abuztuan

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Bidaiarien sarrerek ere behera egin dute abuztuan, % 39,2ko beherakadarekin, uztailean baino gutxiago.

Abuztuan gaualdien jaitsiera orokorra izan da hiru lurraldeetan. Argazkia: EFE.

Abuztuan EAEko hoteletan izandako gaualdiak % 43,1 jaitsi dira aurreko urteko hilabete berarekin alderatuta, uztailean baino datu hobea, orduan % 50,8ko beherakada izan baitzen.

Bidaiarien sarrerek ere behera egin dute abuztuan (% 39,2), uztailean baino gutxiago (% 45,2), Eustatek astearte honetan jakitera eman dituen datuen arabera.

Abuztuan gaualdien jaitsiera orokorra izan da hiru lurraldeetan, baina uztailean baino datu hobeekin. Bizkaian % 53ko beherakada izan zen (% 59,2 uztailean), Araban % 45,7koa (% 51,3 uztailean) eta Gipuzkoan % 30,9koa (% 42 aurreko hilabetean).

Turisten sarrerek neurri handiagoan egin dute behera abuztuan Bizkaian (% 52); Araban eta Gipuzkoan, berriz, % 41,8 eta % 21,9 egin dute behera, hurrenez hurren. Hiru lurraldeetan datuak uztailean baino hobeak izan dira.