BERRIKUNTZA
Iberdrolak Bilbon ezarriko du sare adimendunen berrikuntza gunea
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
2021eko udaberritik aurrera egongo da martxan eta 200 profesionalek baino gehiagok egingo dute lan bertan, argindarraren banaketa hobetzeko proiektuetan.
Iberdrolak Bilbon ezarriko du sare adimendun berrikuntza gune nagusia datorren urteko udaberritik aurrera. Bertan, argindarraren banaketa hobetzeko proiektu berriak diseinatuko dituzte eta 200 profesionalek baino gehiagok lan egingo dute.
Berrikuntza gune berria Larraskitun kokatuko da, Bilbon.
Sarea hobetzeko hainbat lan-ildo abiatu ditu azken urteetan. Esaterako, 14 milioi euro bideratu ditu kontagailu adimendunak jartzeko eta oraindik ere gehiago jartzea aurreikusten du, 20 milioi eurora arte. Ez hori bakarrik, azpiegitura elektrikoa egokitu du eta telekudeaketa, gainbegiratze eta automatizazio gaitasunak gehitu du.
Dagoeneko 120 berrikuntza proiektu baino gehiago identifikatu ditu Iberdrolak (110 milioi euro), etorkizunean garatzeko.