Lan-baldintzak
Indarrean da telelana arautzen duen legea
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Esan bezala, enpresek hitzarmen edo akordio batean jaso beharko dute legea urtebeteko epean (gehienez hiru urteko epean).
Iragan irailaren 22an onartu zuen Ministroen Kontseiluak telelana arautzen duen legea, patronalarekin eta sindikatuekin adostu ostean. Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hogei egunera, indarrean sartu da lege hori.
28/2020 lege-dekretuaren izapideak azkartu egin dituzte, COVID-19aren pandemia dela eta.
Arrazoien agerpenean jasotzen denez, helburua da "erregulazioa zeharkakoa izatea eta funtsezko arau bakar batean integratua egotea, hainbat premiari erantzuna emateko, eta, besteak beste, borondatezko izaerarekin lotutako printzipioak edo baldintza profesionalekin zerikusia dutenak langileen eskubideekin orekatu ahal izateko".
Horretarako, langileek akordioa sinatu beharko dute enpresarekin, gutxienez hiru hilabetez lanaldiaren % 30 lantokitik kanpo egingo dutela bermatzeko. Enpresaria, gainera, beharginak dituen gastuen erantzule izango da.
Esan bezala, enpresek hitzarmen edo akordio batean jaso beharko dute legea urtebeteko epean (gehienez hiru urteko epean).
Araudia, baina, ez zaio COVID-19aren pandemiagatik lantokitik kanpo egindako beharrari aplikatuko. Dena den, kasu horretan ere, enpresaren ardura izango da langileak behar dituen bitartekoak haren eskura jartzea. Negoziazio kolektiboak erabakiko du, bestalde, enpresak gastuak ordainduko dituen ala ez.