Itxi

Lan gatazka

Manifestazioa Ezkerraldean, zamaketarien lanpostuak eta lan-hitzarmena defendatzeko

agencias | redacción

Leer en Castellano

Ehunka pertsonak parte hartu dute Sestaotik Santurtzira egindako manifestazioan, eta lan-hitzarmenaren “urraketak” konpontzeko eskaera berretsi dute.

Zamaketarien protesta Sestaon. Argazkia: EiTB

Bilboko Portuko zamaketariek manifestazioa egin dute gaur Sestaotik Santurtzira lan-hitzarmenaren "urraketak" salatzeko eta portuko zamaketarien lanpostuak berma daitezela eskatzeko egiten ari diren mobilizazioen baitan.

Zamaketariak greba egutegi bat betetzen ari dira. Iragan ostiralean 24 orduko lanuztea egin zuten eta, aurrekoetan bezalaxe, "erabatekoa" izan zen jarraipena, UGTko iturrietatik jakinarazi dutenez.

Aipatu iturrien arabera, egiten ari diren aldarrikapenekin ez dute "legediaren edo lehia batzordeak esaten duenaren aurka egin nahi", eta nahi duten bakarra portuko zamaketarien lanpostuei eustea eta behin behineko langileei egonkortasuna ematea da, lan-hitzarmenaren "urraketak" amaitzearekin batera.

Lan-hitzarmenaren "urraketa" horiek jorratzeko hain zuzen ere, PRECOk hilaren 27rako deitu ditu aldeak Bilboestibaren batzordearen salaketaren ostean. Orain, batzar horretan erabakiko dute zamaketarien enpresek eskatutako arbitrajea onartu ala ez.

Albisteak (1)