Itxi

PENTSIOEN ERREFORMA

Toledoko Itunaren akordioa ez onartzeko eskatu diete Bizkaiko pentsiodunek alderdiei

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Leer en Castellano

Aurreakordioak euren aldarrikapenak ez dituela jasotzen eta "murrizketa berriak" ekarriko dituela uste dute, eta "kontrako norabidean" doazela.

Pentsiodunen Mugimenduaren Kontzertazioa Bilboko Udalaren aurrean. Artxiboko irudia: EFE

Bizkaiko Pentsiodunen Mugimenduak salatu duenez, Toledoko Itunaren barruan lortutako aurreakordioak ez ditu bere aldarrikapenak jasotzen, eta, proposamenen aurka agertu ostean, "murrizketa berriak" ekarriko ditutela esan dute. Hori dela eta, akordioa ez onartzeko eskatu diete alderdi politikoei.

Gutun baten bidez taldeak pentsioen erreformari buruz duen iritzia azaldu die alderdi politikoei, ostiralean Toledoko Itunean adostutako gomendioen ondotik; izan ere, proposamenak astearte honetan bozkatuko dituzte Batzordean, eta, azkenik, Kongresuko Osoko Bilkuran.

Bilbon egindako agerraldian azaldu dutenez, gutun horretan Bizkaiko pentsiodunek euren aldarrikapenak gogorarazi dizkiete alderdi politikoei, eta Toledoko Itunaren proposamen batzuen edukiaren inguruan "kezka" agertu dute.

"Gomendioei buruz ezagutzen dugunak kezkatzen gaitu; izan ere, KPIarekin pentsioen balorea handitzea izan ezik, 34 hilabetetan zehar kalean aldarrikatzen ari garena aintzat ez hartzea", salatu dute.

"Adierazpen asko baina konpromiso gutxi hartu ostean, 2011ko pentsioen erreformei eta iraunkortasunaren alorrari eutsi zaie", eta gutxieneko pentsiorako Europako Gutun Sozialaren nahikotasun irizpideak "ez dira betetzen", izan ere, 1.080 euro baino gutxiago eskatzen dituzte.

Bizkaiko pentsiodunek ohartarazi dutenez, pentsioetan "genero arrakala betikotzen da" eta "miseria" kopuruak "pobreziaren mugatik urrun daude".

Murrizketak

Era berean, "40 urte kotizatuta dituzten erretiro aurreratuaren koefiziente murriztaileak indargabetu gabe" jarraitzen dutela salatu dute, baita "kalitatezko" enpleguaren eta 1.200 euroko Lanbide arteko Gutxieneko Soldataren (LGS) aldeko "apustu irmoa" egin gabe ere.

Hori dela eta, Bizkaiko Pentsiodunen Mugimenduak "murrizketa berriak" ekarriko dituzten proposamenak "erabat arbuiatzen" dituela eta aldarrikapenen "kontrako zentzuan" doazela adierazi die alderdiei, eta "ez onartzeko" deia egin die.

Albisteak (1)