Itxi

ELKARRIZKETA

Merkataritzarako laguntza zuzenak eta bonuak iragarri ditu Jaurlaritzak 2021erako

RADIO VITORIA | ERREDAKZIOA

Leer en Castellano

Eusko Jaurlaritzako Merkataritzako zuzendariaren esanetan, beharrezkoa da merkataritzari laguntzen jarraitzea, zuzeneko laguntza gehiagorekin.

Elena Moreno Eusko Jaurlaritzako Merkataritzako zuzendaria. Argazkia: Radio Vitoria

Eusko Jaurlaritzak merkataritzarako laguntza zuzenak eta kontsumorako bonu berriak iragarri ditu 2021erako.

Elena Moreno Eusko Jaurlaritzako Merkataritzako zuzendariak Radio Vitorian egin dioten elkarrizketan onartu duenez, urrian eskuragarri jarritako kontsumorako bonuak agortzen ari dira. Orain arte, administrazioak kanpaina honetan jarri dituen 5 milioi euroetatik 1,8 milioi euroren balioa duten deskontuak erabili dira.

Testuinguru horretan eta sektoreari bultzada bat emateko, laguntza zuzen gehiago eta kontsumorako bonu berriak iragarri ditu datorren urterako.

Jatorrizko informazioa Euskadi Irratiak landu eta eitb.eus-ek itzuli du

Albisteak (5)