Online salmenta
Amazonek logistika zentro berri bat irekiko du Oiartzunen
eitb.eus
San Jose Lopez garraio enpresaren biltegian jarriko du zentroa, hain zuzen ere.
Amazonek, online salmenta egiten duen multinazionalak, logistika zentro berri bat irekiko du Oiartzunen (Gipuzkoa), EITBk jakin ahal izan duenez.
Jeff Bezosen enpresak San Jose Lopez garraio enpresaren biltegia hartuko du. Holandatik Marokorainoko garraioa egiten duen enpresak 200 langile ditu, eta informaziorik eman nahi izan ez badu ere, EITBk baieztatu du bertan dauden beharginak lekualdatu egingo dituztela.
Multinazionalak EAEn irekiko duen bigarren zentroa izango da, Trapagaranen, Bizkaian, lehenengoa martxan jarri ostean.