Itxi

KORONABIRUSA

Nafarroako ostalariek 1.782 laguntza eskaera aurkeztu dituzte egun batean

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Leer en Castellano

Nafarroako Gobernuaren laguntza berri bat da, 20 milioi eurokoa eta, gehienez, 25.000 eurokoa establezimendu bakoitzeko, eta hilaren 15era arte eska daiteke.

Aurkezpen-hurrenkerak ez du axola laguntza horiek eskuratu ahal izateko. Argazkia: EFE.

Nafarroako ostalariek egun batean 1.782 laguntza eskaera aurkeztu dituzte fakturazioa galtzeagatik, Javier Remirez presidenteordeak azaldu duenez.

Nafarroako Gobernuaren laguntza berri bat da, 20 milioi eurokoa eta, gehienez, 25.000 eurokoa establezimendu bakoitzeko, eta hilaren 15era arte eska daiteke.

Remirezek gogorarazi du ez duela axola zein ordenatan egin diren eskaera horiek, eta zehaztu du atzo 255 eskabidetan arazoak izan zirela, eta dagoeneko harremanetan jarri direla interesatuekin.

Presidenteordeak ostalaritza sektorearekin egiten ari den "ahalegina" azpimarratu du, pandemiak gehien kaltetu duenetako bat baita, eta, horren harira, adierazi du guztira 75 milioi euro inguru jaso dituela sektoreak Nafarroako eta Estatuko laguntza zuzen eta zeharkakoetan.

"Datuak direnak dira", zehaztu du, baina egoera ikusita, sektoreak Gobernua kritikatzea ulertzen duela esan du.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn eta Nafarroan. Iparraldean, espazio publiko itxietan, garraio publikoan eta udalerri eta hiri nagusietan da derrigorrezkoa.