Koronabirusa
EAEko 25 udalerritako ostalaritza, Eusko Jaurlaritzaren erabakiaren zain
EITB.EUS
Horietako bakoitzaren egoera aztertuko du Jaurlaritzak. Arrigorriagan (Bizkaia), Eibarren, Arrasaten eta Ordizian (Gipuzkoa), esaterako, ezin izango dituzte tabernak eta jatetxeak berriz ireki.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Eusko Jaurlaritzak 5.000 biztanle baino gutxiago dituzten 25 udalerriren egoera epidemiologikoa aztertuko du, asteburu honetan tabernak eta jatetxeak berriz ireki ditzaketen ala ez erabakitzeko. Bien bitartean, baieztatuta dago herri handi hauetan ostalaritzak itxita jarraitu beharko duela: Arrigorriagan (Bizkaia) eta Eibarren, Arrasaten eta Ordizian (Gipuzkoa).
LABI Aholku Batzordeak ostalaritza berriz irekitzeko atzo ezarritako irizpideen arabera, 100.000 biztanleko (azken 14 egunetan) 500 kasutik gorako eragin epidemiologikoa zuten herriak salbuespena izango ziren. Hala ere, Jaurlaritzak ostegun honetan zehaztu duenez, 5.000 biztanle baino gutxiago dituzten udalerrien egoera banan-banan aztertuko da erabakia hartzeko.
Hala, Eusko Jaurlaritzak ostiral honetan, abenduaren 11n, argitaratuko du zerrenda bat, eta bertan jasoko ditu ireki ezin izango duten tamaina txikiko herriak. Egoera udalerri hauetan aztertuko da:
Araba (10)
Añana, Aramaio, Armiñon, Arraia-Maeztu, Berantevilla, El Billar, Iruña Oka, Legutio, Urizaharra eta Zuia.
Bizkaia (zazpi)
Arakaldo, Elantxobe, Forua, Gamiz-Fika, Mundaka, Ubide eta Zeberio.
Gipuzkoa (bederatzi)
Alegia, Arama, Beizama, Elgeta, Eskoriatza, Gaztelu, Larraun eta Segura.