Kargatzen...
Itxi

Enplegu publikoa

EAEko Administrazioan 1.500 lanpostuko deialdi publikoa egingo dute 2021ean

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Leer en Castellano

EH Bilduk Legebiltzarrean egindako galdera bati erantzunez, Olatz Garamendi sailburuak esan du Jaurlaritzaren helburua bitartekotasunarekin amaitzea eta lanpostu publikoak egonkortzea dela.

Bizkaian egindako lan-deialdi publiko bat. Artxiboko argazkia: EFE

Olatz Garamendi Gobernantza Publiko eta Autogobernu sailburuak iragarri du datorren urtean 1.500 plazako lan-deialdi publikoa egingo dutela Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioan.

EH Bilduk Legebiltzarrean egindako galdera bati erantzuterakoan egin du iragarpena, eta erantsi du Eusko Jaurlaritzaren helburua dela bitartekotasunarekin amaitzea eta lanpostu publikoak egonkortzea.

Halaber, lanpostu publikoetan dauden beharginen bataz besteko adina murrizteko eta administrazio publikoaren antolaketa hobetzeko eta arrazionalizaziorako lanean jarraituko dutela berretsi du.

Testuinguru horretan, 2021ean lan-eskaintza publiko bat egingo dutela jakinarazi du. Jaurlaritzak zehaztu du 1.500 plazako oposaketa izango dela.

Horrez gain, sailburuak gogora ekarri du datozen lau urteetan hainbat deialdi publiko egiteko asmoa dutela eta guztira 10.720 plaza aterako dituztela.

Amaitzeko, berdintasun eta kontziliazio plan berriak landuko dituztela eta laneko osasuna eta segurtasuna hobetzeko programak bultzatuko dituztela agindu du Garamendik.

 

Albisteak (2)