Itxi

Brexit-a

Tapia: "Brexit-ari buruzko itunak kaosa eta nahasmena eragitea saihestuko du"

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Leer en Castellano

Arantxa Tapia sailburuak azpimarratu du Eusko Jaurlaritzak euskal enpresak babestuko dituela "trantsizio garai berrian".

Arantxa Tapia sailburua. Artxiboko argazkia: EFE

Eusko Jaurlaritzak begi onez hartu du Europar Batasunak (EB) eta Erresuma Batuak brexit-aren osterako harremanari buruz akordio bat egin izana, "itun horrek kaosa eta nahasmena sortzea saihestuko duelako".

Hala adierazi du Arantxa Tapia Jasangarritasun, Ekonomia Garapen eta Ingurumen sailburuak sare sozialen bidez zabaldutako mezu batean. "Gutxiengo akordio bat izanik, berri ona dela esan behar dugu", erantsi du.

Datorrena urtarrilaren 1ean gauzatuko da brexit-a. Egun horretatik aurrera Erresuma Batua ez da EBren parte izango eta "horrek ez du atzera bueltarik". "Akordio minimo bat egin badute ere, honek guztiak kalte ekonomiko eta sozialak eragingo ditu", ohartarazi du.

Amaitzeko, Eusko Jaurlaritzak euskal enpresekin elkarlanean jarraituko duela eta, ondorioz, "trantsizio garai honetan" haien ondoan egongo dela ziurtatu du Tapiak.

 

Albisteak (1)