ETXEBIZITZAK
Etxebizitzen prezioak % 4,2 egin du behera EAEn eta % 12,6 Nafarroan martxotik
EITB MEDIA
EAE jaitsiera txikiena izan duen bigarren erkidegoa da. Nafarroa, aldiz, jaitsiera handiena izan duen bigarrena da.
Etxebizitza berrien eta erabilien batez besteko prezioa % 4,2 jaitsi da EAEn, eta % 12,6 Nafarroan, martxoan osasun krisia hasi zenetik, Tinsa tasazio elkartearen estatistikaren arabera.
Horrela, EAE da prezioen jaitsiera txikiena izan duen bigarren erkidegoa, Balear Uharteen atzetik (-% 3) eta Asturiasen aurretik (-% 4,9). Etxebizitzaren batez besteko prezioa 2.041 eurokoa da metro koadroko, Estatuko altuena.
Nafarroako etxebizitzen prezioa % 12.6 jaitsi da martxotik, bigarren lekuan kokatuta; Errioxak bakarrik aurreratu du, % 15,9ko jaitsierarekin.
Tinsak laugarren hiruhilekoko prezioen bilakaera ere aztertu du eta honek ere behera egin du (2019ko prezioekin alderatuz) EAEn ( % 6,8) eta Nafarroan (% 8,8).
EAEko lurraldeka, prezioak Araban jaitsi dira gehien (-% 11,8), Bizkaian (-% 8,8) eta Gipuzkoan (-% 2,4).
Hiriburuei dagokienez, Bilbon eta Gasteizen prezioak % 2,3 eta % 0,8 jaitsi dira. Donostian, aldiz, prezioak % 1,4 egin du gora.
Horrela, Donostia hiribururik garestiena da (3.518 € / m2), Bartzelona (3.160 € / m2) eta Madril (2.830 € / m2) atzetik dituela. Gipuzkoa ere probintziarik garestiena da (2.408 € / m2); atzetik Balear Uharteak (2.232 € / m2), Madril (2.181 € / m2) eta Bartzelona (2.072 € / m2) daude.