Itxi

Euskadi Next

Ezker Anitza - IUk Jaurlaritzaren Europako funtsetarako proiektuak kritikatu ditu

agentziak | eitb media

Leer en Castellano

Bestalde, Eusko Jaurlaritzak aurrekontuak negoziatu nahi ez dituela uste du, eta horregatik ez du osoko zuzenketa baztertzen zerbitzu publikoetan aldaketak eta erreforma fiskala negoziatzen ez badira.

Iñigo Martinez legebiltzarkidea

Ezker Anitza - IU alderdiak deitoratu egin du asteazken honetan EAJ "tematuta" egotea Bizkaia Dorrea edo Urdaibaiko Guggenheim bezalako planetan, Euskadi Next programaren bidez Europako funtsak lortu nahi dituzten euskal proiektuen harira.
"Pandemiarekin, zainketen sektorea funtsezkoa dela ikusi dugu, eta proiektuen % 14 baino ez dira gai horri buruzkoak", deitoratu du Iñigo Martinez legebiltzarkideak.

Halaber, Eusko Jaurlaritzak 2021erako Aurrekontuak negoziatzeko borondaterik ez duela kritikatu du, eta osoko zuzenketa posible bat iragarri dute, alderdi politikoarentzat "garrantzi handiko gaiak jorratzen ez badira", hala nola zerbitzu publikoak eta erreforma fiskala birpentsatzea.

"Ez gara baikorrak. Uste dugu Eusko Jaurlaritzak dagoeneko erabaki duela gehiengo absolutuarekin nahikoa duela eta ez dituela aurrekontuak negoziatu behar", deitoratu du Jon Hernandez Elkarrekin Podemoseko legebiltzarkideak.

Era berean, EAJk eta PSE-EEk proposatutako bilera egutegia kritikatu dute, "hain estua eta tarte txikikoa delako", izan ere, talde parlamentarioarekin egingo duten lehen bilera urtarrilaren 13an izango da, osoko zuzenketak aurkezteko epea amaitu baino egun batzuk lehenago.

Bestalde, Hernandezek esan du duela lau urtetik hona "Euskadik behar duen erreforma fiskal aurrerakoia" negoziatzeko eskatzen ari zaizkiola Jaurlaritzari, eta beti "aukera hori errefusatzen dutela".

Albisteak (4)