Noos auzia
Iñaki Urdangarinek bere 'errugabetasuna' defendatuko duela esan du
Erredakzioa
Balearretako ustelkeriaren aurkako Fiskaltzak Noos Institutuak diru publikoa desbideratu izanaren inguruko ikerketa bat ireki du. Iñaki Urdangarin izan zen fundazio horren buruetako bat.
Iñaki Urdangarin Palmako dukeak ostiral honetan adierazi duenez, bere "zintzotasuna eta errugabetasuna" defendatuko ditu, Noos Institutuan egindako kudeaketaren harira.
"Palmako Instrukzioko 3 zenbakiko Epaitegiak aurrez aztertutako eginbideen xehetasunak (orain sekretupean daude) ezagutzen ditudanean hitz egin ahal izango dut edukiari buruz", esan du Urdangarinek, Washingtonen.
Palmako dukeak azaldu duenez, bere "zintzotasuna eta errugabetasuna" defendatuko ditu gai honetan, "jokabide profesional zuzena" izan duenaren uste osoz.
Balearretako ustelkeriaren aurkako Fiskaltzak Noos Institutuak diru publikoa desbideratu izanaren inguruko ikerketa bat ireki du. Iñaki Urdangarin Cristina infantaren (Juan Carlos erregearen alaba gazteena) senarra izan zen fundazio horren buruetako bat.
Pedro Horrach Balearretako ustelkeriaren kontrako fiskalak deklarazioa hartu zien ustezko azpikerian ibili ziren hainbat pertsonei, eta Noos Institutua miatu zuten.
Fiskaltzak ez du aurreikusi oraingoz instrukzio-epaileari Urdangarin auzipetu bezala deklaratzera bidaltzea, ostegunean epaitegitik jakitera eman zutenez.