Itxi

KRISIA

EAEko ekonomiaren termometroa 40,7 puntura igo da, baina desazkundean jarraitzen du

O. A. | EITB MEDIA

Leer en Castellano

Eusko Jaurlaritzaren esanetan, zenbaki positiboetara itzultzetik gertu dago industria sektorea. Hala ere, oro har, zerbitzuak "motelago" ari dira hobera egiten.

Eusko Jaurlaritzaren esanetan, datu positiboetara itzultzetik gertu dago industriaren sektorea. EFE

Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) termometroa 40,7 puntura igo da abenduan, baina desazkunde eremuan jarraitzen du, 50 punturen azpitik, Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Ogasun Sailak jakinarazi duenez. Azaroan, 40,1 puntutan zegoen.

Eusko Jaurlaritzaren arabera, industriak "errekuperazio prozesuan pausoak ematen jarraitzen du" eta zenbaki positiboetara itzultzetik gertu dago.

Hala ere, oro har, zerbitzuak "motelago" ari dira hobera egiten, koronabirusaren aurkako murrizketak turismoan eta ostalaritzan izaten ari diren eragina aintzat hartuta.

Azkenik, Ekonomia eta Ogasun Sailak azaldu duenez, ekonomiaren hobekuntza horrek ez du enpleguan islarik izan.