Itxi

Zaldibarko zabortegia

Joaquin Beltranen familia: "Ezin ditugu loreak zabortegi batera eraman"

EITB Media | Agentziak

Leer en Castellano

Zaldibarko luizian desagertutako langilearen senideek eskatu dute Beltran aurkitzen ez duten bitartean zabortegia ez zigilatzeko. Erantzukizunak argitzeko eskatu dute zenbait elkarretaratzetan.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Zaldibarko zabortegia behera etorri eta urtebetera, ehunka pertsonak Alberto Sololuze eta Joaquin Beltran bertan desagertutako langileak gogoratu dituzte, Bizkaiko eta Gipuzkoako zenbait herritan egindako elkarretaratzetan. Horren inguruko erantzukizunak argitzeko ere eskatu dituzte.

Zallako (Bizkaia) elkarretaratzea berezia izan da. Bertan, oraindik topatu ez duten Beltranen familiak hura aurkitzen ez duten bitartean zabortegia ez zigilatzeko eskatu du, "Joaquin etxera ekarri ahal izateko", "ezin baititugu loreak zabortegi batera eraman".

Ehunka pertsona bildu dira Euskadi plazan bildu dira, familiak deituta. Bertan izan dira Elena emaztea eta Fran, Laura eta Pablo seme-alabak. Elkarretaratzeak minutu bateko isilunearekin bukatu da, desagertutako Zallako bizilagunaren omenez jarritako pankarta eta lore artean.

Joaquinen koinata Marta Alvarezek nabarmendu du familiarrek "behin eta berriro berpizten" jarraitzen dutela 2020ko otsailaren 6 hartan gertatutakoa, eta "beharrezkoa dena itxaroten" jarraituko dutela, baina ezin dutela "ulertu nola oraindik Joaquin gabe gauden".

Joaquin eta Sololuze "omentzeko" hitzak izan ditu, baita "beste Joaquin" gogoratzeko ere, "ahaztua ez izateko". Hura Joaquin Serantes Lopez da, Benseko (A Coruña) zabortegiko luizian hil zena. Zabortegi hori "gorpua aurkitu gabe zigilatu zuten".

"Familia horren mina inork baino hobeto ulertzen dugu, baina, mesedez, ez behartu gu hori bizitzera. Ezin dugu loreak zabortegi batera eraman", esan du, oso hunkituta.

Horregatik, "zin-zinez" eskatu de, familiaren izenean, "gaur goizean bertan bilaketa burutuko dutela esan duten erakundeetako ordezkariei, hitz horiek" izatea "Joaquin agertu arte" zabortegia ez zigilatzeko konpromisoa.

"Mesedez, ez kendu Joaquin berriz etxera eramateko itxaropena", eskatu du.

Senideak, Zallako elkarretaratzean. Argazkia: EFE

Familia suntsituta dagoen arren, Elenak, Franek, Laurak et Pablok "indarrak atera" nahi izan dituzte elkarretaratzean egoteko eta "Zallako bizilagunei betirako esker ona adierazteko", "inoiz ez garelako bakarrik sentitu".

Familiak herritarren mugimenduei eta komunikabideei ere esker ona adierazi die, sentimenduak "ulertzeagatik eta errespetatzeagatik" eta "gertatutakoaren errealitate gordina" helarazteagatik, baita iritzi publikoari ere, "gure minarekin enpatia sentitu jakin izan duelako".

Gainera, "erreskate lanetan aritutako guztientzako" hitz onak izan ditu Alvarezek, "lana zaila zen arren ez zaretelako gelditu" eta "Joaquin aurkitu arte ez gelditzeko zuen konpromisoari esker egunen baten atseden hartzeko aukera bizirik mantendu ahal dugulako".

Egunean zehar beste elkarretaratzeak eta manifestazioak izan dira Zaldibar Argitu plataformak deituta luiziak gehien kaltetutako herrietan, hala nola, Zaldibarren, Ermuan, Etxebarrin, Markina-Xemeinen (Bizkaia), Eibar eta Elgetan (Gipuzkoa).

Herri akusazioa

Plataforma herri akusazioa da epaitegietan zabaldutako auzian. Salatu duenez, "ez da informazio gardenik eman, ez dira erantzukizunak argitu eta agintariek ez dute egia ezagutzeko eta justizia egiteko neurririk hartu".

Gainera, azpimarratu dute gertatutakoa ez zela hondamendi naturala izan, baizik eta "diruzalekeriaren, kudeaketa penagarriaren, kontrol faltaren eta Zaldibarren jaun eta jabe zen laguntxoen kapitalismoaren ondorioa".

Horregatik, plataformak, Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartarekin batera, epaiketaren gastuak ordaindu ahal izateko dirua biltzeko kanpaina hasi du.

Arratsaldean zehar Eibarren eta Ermuan ere manifestazioak izan dira. Zabortegiaren gertuko udalerriak izanda, kaltetuak izan ziren hondakinak AP-8 autobideko zati batera erori zirenean eta ondorengo suteen eraginez airera elementu toxikoak isuri zirenean.

Albisteak (7)

Bideoak (1)