Izendapena
Josu Jon Imaz petrolio-ekoizleen patronaleko berria izendatu dute
Erredakzioa
Egun, Refino España eta Nuevas Energias taldeko zuzendari exekutiboa eta Petronorreko presidentea da. Imazek Alfredo Barrios ordezkatuko du.
Espainiako Petrolio-Produktuen Operadoreen Elkartearen (AOP) presidente berria izendatu dute Josu Jon Imaz. 2009. urtetik Alfredo Barrios aurreko presidentea ordezkatuko du Imazek.
2008ko uztailean hasi zen Imaz Repsolen lanean. Egun, Refino España eta Nuevas Energias konpainiako zuzendari exekutiboa da eta baita Petronorreko presidentea.
Euskal Herriko Unibertsitatean Zientzia Kimikoetan doktorea eta Donostiako Zientzia Kimikoetako Fakultatean lizentziatua da. Esparru publikoan eta empresa pribatuan eskarmentu handikoa da Imaz.
EAJko presidente ohia da eta Eusko Jaurlaritzaren barnean Industria, Merkataritza eta Turismo sailburua izan da. Gainera, EVEko eta SPRIko presidentetzak hartu zituen.
Petrolioaren fintzean lan egiten duten Espainiako konpainiak hartzen ditu 1963. urtetik AOP elkarteak. Honen kide dira, besteak beste, BP, Cepsa, Galp Energia, Repsol, Saras Energia eta Shell.