Itxi

Lan-gatazka

Eusko Jaurlaritzak bitartekari lana egingo du Tubacexen gatazkan

agentziak | eitb media

Leer en Castellano

Langile batzordearen asmoa da negoziazioan (martxoaren 10ean amaituko da epea) kaleratze kolektiborik ekarriko ez duen "unean uneko neurriak" adostea.

Kaleratzeen aurkako protesta, Laudion. Argazkia: EiTB

Eusko Jaurlaritza Tubacexeko zuzendaritzaren eta sindikatuen arteko lan-gatazkan bitartekari lanak egiteko prest agertu da, konpainiak egin nahi dituen 150 kaleratzeak eragozteko. Enpresa batzordeko bi kidek Industria Saileko ordezkariekin egindako bilera "positibo" baten ostean hartu du erabakia Jaurlaritzak.

"Ziurtasunak behar ditugu, sentsazio positibo horiek egia bihurtzea. Hori da espero behar dena", adierazi du Eduardo Ibernia Tubacexen langileen ordezkariak bileraren ostean.

Iberniak aurratu duenez, Industria Saileko ordezkariak langileen aldarrikapenak "gogoan hartuta" joan dira, eta orain konpainiako zuzendaritzarekin elkartuko dira bi ikuspuntuak edukitzeko 150 langile kaleratzeko lan erregulazio txostenaren inguruan.

Langile batzordearen asmoa da negoziazioan (martxoaren 10ean amaituko da epea) kaleratze kolektiborik ekarriko ez duen "unean uneko neurriak" adostea.

Albisteak (4)