Itxi

Araba

Itxialdia Amurrioko elizan, Aiara eskualdeko lanpostuen defentsan

EiTB Media

Leer en Castellano

Dozenaka pertsonak itxialdia abiatu dute Santa Maria elizan. Igandera arte bertan egoteko asmoa dute. Itxialdia hasi baino lehen manifestazioa egin dute Amurrion.

Amurrioko (Araba) Santa Maria elizako kanpoaldea. Argazkia: <a href='https://twitter.com/AiaraldeaGreba' target='_blank' title='Aiaraldeko Langile Batzordea'>Aiaraldeko Langile Batzordea</a>

Dozenaka pertsonak itxialdia abiatu dute Amurrioko (Araba) Santa Maria elizan, Aiara eskualdeko lanpostuen defentsan. Igandera arte bertan egoteko asmoa dute.

Aiaraldea Alerta Gorrian plataformak jakitera eman duenez, itxialdia hasi baino lehen manifestazioa egin dute Amurrion. Eskualdeko enpresa ezberdinetako langileek parte hartu dute, besteak beste, Tubacexeko beharginek, dendariek eta pentsiodunek.

Plataformak azaldu duenez, protestaren helburua sektore ezberdinetako pertsonak batzea da, aurrera eraman beharreko ekintzak adosteko, eta herritar guztiek mobilizazioekin bat egitea.

Egun osoan zehar jarduera ezberdinak antolatu dituzte, besteak beste, solasaldiak: prekarizazioaren aurrean, gazteon sareak eraikiz; patriarkatua, ezkutuko lanak eta emakumeon aliantzak (16:00); langile gatazkak: bizipenetatik etorkizunera begiratuz (18:00).

Azken horretan Tubacex, Autoglas, Tubos Reunidos, Envases eta Berriak Supermerkatuakeko langileek hartuko dute parte, eta streaming bidez zuzenean jarraitzeko aukera izango da.

Azkenik, 20:00etan asanblada orokorra egingo dute. Itxialdia dagoeneko abiatu den arren, elizako ateak irekita egongo dira 22:00ak arte, nahi duen herritar orok parte hartzeko aukera izan dezan.

 

Albisteak (6)