Kargatzen...
Itxi

2021eko kontuak

Donostiako aurrekontuetarako ituna lortu dute Elkarrekin Podemosek eta udal gobernuak

E. G. | EITB MEDIA

Leer en Castellano

Koalizioko hiru zinegotzietatik bi abstenitu egingo dira (Ezker Anitza-IUkoak ez du akordioa babestuko). Hala, bihar emango zaie bide aurrekontuei.

Donostiako Udaletxea. Argazkia: Iban Garcia

Donostiako 2021eko aurrekontuen proiektua onartzeko akordioa lortu dute udal gobernua osatzen duten bi alderdiek, EAJk eta PSE-EEk, eta Elkarrekin Podemosek. Hori horrela, koalizio moreak erretiratu egingo du biharko osoko bilkuran aurkeztekoa zuen osoko zuzenketa, eta hiru zinegotzietatik bi abstenituta, aurrera aterako da proiektua.

Ezker Anitza-IUko zinegotziak (koalizio moreak hiru ordezkari ditu Udalean: bi Elkarrekin Podemosekoak, eta bestea, Isabel Saludek zuzentzen duen alderdikoa) ez du adostutakoarekin bat egin, eta biharko bozketan kontrako botoa emango duela iragarri du.

Abstentzioaren truke, ia hiru milioiko dirulaguntzak adostu dituzte bi aldeek, ostalaritzari eta merkataritza txikiari laguntzeko, emakumeen enplegua sustatzeko eta etxebizitzari lotutako hainbat neurri bultzatzeko.

Albisteak (2)