Itxi

La Naval

Epailearen erabakiaren zain, La Navalen ontzigintza berreskuratzeko aukerak daude

EITB Media

Leer en Castellano

Hartzekodunen konkurtsoan alegazioak aurkezteko epea bukatuta, epaileak bost egun ditu erabaki bat hartzeko. A&M enpresak proposamena egin du 700 lanpostu zuzen sor ditzakeen proiektua abiatzeko.

Your browser doesn’t support HTML5 video

La Navalen etorkizuna airean dago oraindik, epailearen erabakiaren zain, baina badaude Sestaon ontzigintzari berriro ekiteko aukerak. Alemaniako A&M enpresak proposamena egin du, eta bitartean, hartzekodunen konkurtsoa irabazi duen VPG enpresa belgikarra epailearen erabakiaren zain dago besteekin negoziaketetan hasteko.

Hartzekodunen konkurtsoan alegazioak aurkezteko epea bukatuta, epaileak bost egun ditu erabaki bat hartzeko. Alemaniako A&M enpresak proposamena egin du 700 lanpostu zuzen sor ditzakeen proiektu industriala abiatzeko. 30 milioiko inbertsioa da proposatutakoa, eta 25 urterako eskariak planteatu ditu. Proposamen hori bateragarria izan liteke VPG logistika enpresaren jardunarekin.

Diru eskaintza da hartzekodunen konkurtsoan irizpide nagusia. VPG enpresa irabazleak 36 milioi euroko proiektua eskaini zuen. Bigarren eskaintza A&M taldearena izan zen. 30 milioi euro eskainita, konkurtsoa galdu zuen.

Aholkularien arabera, epaileak "arrazoi juridikoak" ditu ekonomikoez gain beste irizpideak aintzat hartzeko, eskaintzen artean aldea txikia delako. Ekoizpen unitateak lehentasuna izan beharko luke, adibidez. Horregatik, alegazioak aurkeztu dituzte erabakiaren kontra.

Epaileak ez badu hartzekodunen konkurtsoko administratzailearen erabakia aldatzen, A&M enpresak zuzenean hitz egin nahi du Belgikako taldearekin, VPGri esleitutako lursailetako 120 000 metro karratuak erosi ala alokatu ahal izateko, ontzigintzari berriro ekiteko. Hala ere, Belgikako enpresa epailearen erabakiaren zain dago, besteekin hitz egiten hasi baino lehen.

A&M enpresak onartu du Eusko Jaurlaritzarekin hitz egin duela, eta akordioa errazteko duen jarrera txalotu du. Begi onez ikusiko luke Exekutiboak egitasmoan parte hartzera.

Bestalde, UGT sindikatuak ere alegazioak aurkeztu ditu, La Navalen lursailen erdia ontzigintzara zuzentzeko. Izan ere, 150 000 metro karratu horiek industria astunerako kalifikazioa dute.

Albisteak (1)

Bideoak (1)