Itxi

ENPRESAK

Sozietate publiko batek kudeatuko du Finkatuz funtsa, enpresak errotzea helburu

EITB MEDIA | AGENTZIAK

Leer en Castellano

Enpresa estrategiko handien akzioak erostea du xede, Euskal Herrian errotuta jarraitu dezaten. Hasiera batean 160 milioi euroko kapital soziala izango du.

Euskaltelen egoitza nagusia, Derion. Artxiboko argazkia: EFE

Eusko Jaurlaritzak sozietate publiko bat sortzeko baimena eman zion atzo Euskal Finantzen Institutuari, Finkatuz funtsa kudeatzeko. Horren helburua enpresa estrategiko handien akzioak erostea da, Euskal Herrian errotuta jarrai dezaten.

Finkatze Kapitala Finkatuz SA izena izango du, eta 160 milioi euroko kapital sozialarekin hasiko du ibilbidea. Hala ere, aurrera begira 300 milioi euroraino handitu nahi du Eusko Jaurlaritzak.

Inbertsioak egiteko irizpideak ere ezarri ditu Jaurlaritzak. Esate baterako, 100 milioi eurotik gorako fakturazioa izan beharko dute eta gutxienez 50 langile.

Egoitza soziala Euskal Autonomia Erkidegoan izan beharko dute, eta salbuetsita gelditzen dira talde bateko kide diren enpresak.

Gainera, krisian dauden enpresak baztertu egingo dira.

Sektore estrategiko batzuk lehenetsiko dira, tartean, aeronautika, elikadura, automozioa, biozientziak, eduki digitalak, ekoindustria, energia, makinak, produktu eta instalazio siderurgikoak, informazio teknologiak eta teknologia elektronikoak, garraioak, mugikortasuna eta logistika.

Albisteak (1)