Itxi

Greba sektore publikoan

Elkarretaratzeak egin dituzte lantokietan enplegu publikoa egonkortzea eskatzeko

EITB MEDIA | AGENTZIAK

Leer en Castellano

ELA, LAB, CCOO, Satse, Steilas eta ESK sindikatuek greba deitu dute hilaren 22rako sektore publikoan, behin-behinekotasuna salatzeko eta enplegua egonkortzea aldarrikatzeko.

Your browser doesn’t support HTML5 video

ELA, LAB, CCOO, Satse, Steilas eta ESK sindikatuek mobilizazioak antolatu dituzte Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako sektore publikoan apirilaren 22rako deitu duten grebaren harira. Protesta horien baitan, gaur goizean bilkurak egin dituzte lantokietan gehiegizko behin-behinekotasuna salatzeko, enplegua egonkortzea eskatzeko eta zerbitzu publikoak defendatzeko.  

Mobilizazioak martxoan abiatu zituzten, eta protestarik handiena apirilaren 22an egingo dute, grebara joz.  

Euskal Autonomia Erkidegoan ia 60.000 langile publiko dauden behin-behineko kontratuekin. Lanpostu horiek egonkortzeko "benetako urratsak" eman ditzatela eskatu diete sindikatuek Eusko Jaurlaritzari, gainerako erakundeei eta alderdi politikoei.

Enplegu gehiago sortzeko eta aldi baterako langileen egoera egonkortzeko elkarretaratzeak lantoki ezberdinetan egin dituzte: administrazioetan, udaletxeetan, diputazioetan, ikastetxeetan, osasun zentroetan, EITBn…

Amaia Mayor Satse sindikatuko ordezkariak azpimarratu du ezinbestekoa dela osasun publikoaren aldeko apustu garbia egitea, "pribatizazioak eta azpikontratazioak amaituz eta kalitatea bermatuz".

Esther Saavedra ELA sindikatuko ordezkariak gogora ekarri du behin-behinekotasun tasa administrazio guztietan % 40tik gorakoa dela, "sektore pribatuaren bikoitza".

Igor Escadellas LAB sindikatuko ordezkariak esan du Osakidetzan egoera "dramatikoa" dela, "8.000 plaza kodifikatu gabe daudelako eta hainbat kontratu egiten direlako azaleratu gabe dauden beharrizanak betetzeko".

 

 

Albisteak (3)

Bideoak (1)