Itxi

Kaleratze kolektiboa

H&M konpainiak planteatutako lan erregulazioak 56 behargini eragingo die Hegoaldean

EiTB Media | Agentziak

Leer en Castellano

ELAren hitzetan, “digitalizazioaren aitzakiarekin jendea kaleratzea” ezin dute onartu. Bestalde, espedientearen negoziazioa Estatu mailan egitea kritikatu du sindikatu abertzaleak.

Elkarretaratzea Garberan (Donostia). Argazkia: ELA

H&M Suediako moda enpresak planteatutako lan erregulazioko espedienteak 52 langileri eragingo die Euskadin, eta beste lau behargini Nafarroan, ELAk jakitera eman duenez.

Kaleratze kolektiboko prozedura aurrera eramateko negoziazio mahaia gaur osatu dutela azaldu du sindikatuak. Bileran, erregulazioak lantoki bakoitzean zenbat langileri eragingo dien jakinarazi die zuzendaritzak sindikatuei.

Euskal Autonomia Erkidegoan, neurriak 30 behargini eragingo die Bizkaian, 18ri Gipuzkoan eta 4ri Araban.

ELAren ahotan, "digitalizazioaren aitzakiarekin jendea kaleratzea" ezin dute onartu

ELAren ahotan, “digitalizazioaren aitzakiarekin jendea kaleratzea” ezin dute onartu. Bestalde, espedientearen negoziazioa Estatu mailan egitea kritikatu du sindikatu abertzaleak.

Seme-alabak zaintzeko lanaldiaren murrizketa duten amak dira kaleratu nahi dituzten gehienak, sindikatuak salatu duenez, “zentzugabekeria”. ELA nola erantzun aztertzen ari da.

“Lan erregulazioan atzera egitea enpresa behartzeko modu bakarra” greba eta mobilizazioa direla uste du ELAk. Zentzu horretan, atzo eta gaur Euskadin “greba oso arrakastatsuak” egin dituztela gogorarazi du sindikatuak. “Salmenta gelditzea” lortu dute, erantsi duenez.

Apirilaren 24, 29 eta 30ean lanuzteek jarraituko dutela esan du ELAk. Gainera, maiatzaren 3tik aurrera greba mugagabea izango da.