Itxi

PENTSIODUNAK

Banketxeen jokabidea salatu dute pentsiodunek

EITB MEDIA | AGENTZIAK

Leer en Castellano

EAEko hiru hiriburuetako eta 65 udalerritako banketxeen aurrean manifestazioak egin dituzte astelehen honetan, bankuen aurrez aurreko arretan egindako murrizketek sortutako kalteak salatzeko.

Banketxeen jokabidea salatu dute pentsiodunek. Artxiboko irudia: EFE

Euskal Pentsiodunen Mugimenduak salatu duenez, adineko pertsonek zailtasunak dituzte finantza-erakundeetan dirua kudeatzeko; izan ere, banketxeek leihatilako arreta-zerbitua murriztu dute, eta horrek "ilara handiak" eta "kalteak" eragiten dizkie bezero horiei.

Pentsiodunek manifestazioak egin dituzte astelehen honetan EAEko hiru hiriburuetako eta 65 udalerritako hainbat banketxeren aurrean, lehiatila eskasiak sortzen dituzten "kalte larriak" salatzeko, euren aburuz, horrek euren dirua eskuratzea zailtzen baitie.

Dela euria, hotza, euria, elurra edo beroa, hilabetez hilbatete egunero ilara luzeak sortzen dira Banketxeen aurrean, eta kezkatuta daude, pandemiak are eta gehiago larriagotu baitu egoera hori.

Auzo eta herri txikietako sukursal asko itxita daude, eta Jesus Maria Soubies Arabako Pentsionisten bozeramaileak adineko pertsonek ilara luzeak egitea kritikatu du, zenbaitetan, eguraldi penagarriarekin, gainera.

Juan Antonio Armentia bozeramaileak azaldu duenez, aurrez aurreko arreta zerbitzuaren murrizketak adineko pertsonei eragiten die batez ere, horiek baitira, nagusiki,  Internet bidez izapideak egiteko zailtasunak dituztenak, gehienak "teknologia berriak ezagutzen ez dituztelako".

Manifestariak gutun bidez banketxeetara zuzendu dira, eta "adinekoei arreta emateko leihatilak irekitzeko" deia egin die, aurrez aurreko arreta bermatzeko, zerbitzuak berrezartzeko, plantillak handitzeko eta baliabide gutxien dituzten pertsonei kalte egiten dien komisioen ezarpena murrizteko neurriak hartzeko eskatuz.

Armentiak azaldu duenez, 2008an 2.006 banku-bulego izatetik, 2019an 1.116ra murriztu da kopurua. Estatu espainiarrean, guztira, 22.628 sukurtsal itxi zituzten eta 9.000 lanpostu baino gehiago suntsitu ziren tarte horretan.

Herritarren arretan murrizketak izan badira ere, azaldu dutenez, "Espainiako banku handiek 8.800 milioi euro baino gehiago irabazi dituzte" 2021eko lehen hiruhilekoan.

Albisteak (1)