Itxi

BALANTZEA

Euskaltel taldeak bi milioi euro galdu ditu urteko lehen hiruhilekoan

EITB MEDIA | AGENTZIAK

Leer en Castellano

Diru-sarrerak % 1,4 handitu ditu, baina gastuek eta inbertsioek ere gora egin dute. Bestalde, 847.000 erabiltzaileren langa gainditu du.

Euskaltel. EiTBren bideo batetik ateratako irudia

Euskaltel taldeak 2,1 milioi euroko galerak pilatu ditu 2021. urteko lehen hiruhilekoan. Euskaltel taldeak lau marka erabiltzen ditu: Euskaltel, R, Telecable eta Virgin Telco.

Konpainiak jakinarazi duenez, diru-sarrerak % 1,4 handitu ditu lehen hiruhilekoan, aurreko urteko epe bereko datuekin alderatuta, 174,2 milioi euroraino. Gastuek eta inbertsioek ere gora egin dute, eta, beraz, lehen hiruhilekoko balantzea negatiboa da.

Bestalde, inoizko bezero kopururik handiena lortu du. Guztira, 847.000 erabiltzaile ditu, iaz epe berean baino % 10 gehiago. 78.000 bezero berri lortu ditu, bereziki, Virgin Telco markari esker.

Albisteak (5)