Itxi

Zentral Nuklearra

CSNk oniritzia eman dio Garoñako hondakin nuklearrak Espainiako Estatura eramateari

agentziak | eitb media

Leer en Castellano

Burgosko zentralean bertan sortutako hondakinak dira, Suedian tratatu ostean itzuliko direnak.

Garoñako zentral nuklearra. Argazkia: EiTB

Espainiako Segurtasun Nuklearraren Kontseiluak (CSN) jakinarazi duenez, oniritzia eman dio Cyclife enpresak Santa Maria de Garoñako (Burgos) zentral nuklearrean sortutako hondakin erradioaktiboak Espainiako Estatura lekualdatzeko egindako eskaerari. Studsviken (Suedia) tratatu ostean itzuliko dira.

Erabakiak bide ematen dio 2023ko martxora arte hondakin erradioaktiboen 15 bidalketari. Bidoietan sartutako lingoteak izango dira, eta "osagai handiak" eta erreaktorea purifikatzeko sistemaren berogailuak ere eramango dituzte, CSNren arabera.

Europar Batasuneko estatu kideek erabilitako erregai nuklearraren eta hondakin erradioaktiboen zaintza eta kontrolerako 243/2009 Errege Dekretuan oinarritzen da eskaera.

Albisteak (1)