Itxi

EAE-ko kutxen bat-egitea

EAJk eta PPk Kutxabankeko kontseilutik at utzi dituzte PSE eta Bildu

Erredakzioa

Administrazio Kontseiluko kideak 20tik 15era murriztea ere adostu dute. Horietako 10 EAJk aukeratuko ditu, lau PPk eta hamabosgarrena Carlos Zapatero Vitaleko presidentea izango da, ziurrenik.

Your browser doesn’t support HTML5 video

EAJk eta PPk Kutxabankeko lehen administrazio kontseiluaren osaera adostu dute, PSE eta Bildu kanpoan utzita.

Vocento taldeko egunkariek aurreratu dutenez, jeltzaleek eta 'popularrek' zuzendaritzako 15 kideetako 14 bereganatuko dituzte, eta hamabosgarrena Vitaleko presidentea izango da, ziurrenik. Hain zuzen ere, EAJk 10 kide izango ditu kontseuiluan, eta PPk lau.

Hori horrela, jeltzaleek gehiengo osoa izango dute kontseiluan, Mario Fernandezen kalitateko botoa izango baitute.

BBK eta Kutxako kontseiluek oniritzia eman diote Kutxabankeko kideen murrizketa horri eta Vitaleko administrazio-kontseiluaren erabakiaren zain daude orain. Arabarren bilera arratsaldean da, eta murrizketaren proposamena bozkatu egingo dute bertan, EAJk eskatuta.

Kutxak eguerdian egindako bileran, Kutxabankeko kontseiluan izango dituen lau ordezkariak aukeratu dituzte. Laurak gizonekoak dira eta enpresa-munduarekin lotura zuzena dute.

Bat-egite hotzaren ondorioz sortutako banku publiko berria urtarrilaren 2an jaioko da, baina lehen kontseilua behin-behinekoa izango da. Izan ere, beste bat aukeratu beharko dute 2012ko lehen hiruhilekoan, EAEko kutxen legea onartutakoan.

Albisteak (2)

Bideoak (1)