Itxi

Kutxen bat-egitea

PP:'EAJrekin bat-egiteak Kutxabanken profesionaltasuna bermatuko du'

Erredakzioa

Iñaki Oyarzabal EAEko PPko idazkari orokorrak esan du banku berriaren seriotasuna eta kaudimena ziurtatzeko "beste irtenbiderik ez zegoela".

Iñaki Oyarzabal EAEko PPko idazkari orokorrak. EFE

Kutxabanken administrazio kontseiluaren osaketaren inguruan, EAJrekin lotutako akordioak bankuaren profesionaltasuna bermatuko duela esan du Iñaki Oyarzabal EAEko PPko idazkari nagusiak.

Oyarzabalek banku berriaren seriotasuna eta kaudimena ziurtatzeko "beste irtenbiderik ez zegoela" esan du. Finantza merkatuek eta agente ekonomikoek "ondo hartu dutela" gaineratu du.

PPk Kutxabankeko kontseilua osatzeko Luis Zayas, Jose Antonio Ruiz Guerma, Josu Arteaga eta Fernando Raposo proposatu ditu. Lau pertsona hauek "politikarekin loturarik gabeko" profil teknikoa dute eta finantza-erakunde ezberdinetan izandako esperientzia eman dezaketela esan du Oyarzabalek.

Administrazio kontseilutik "at geratzeko" ezta "kolorebakarrekoa" izaten uzteko momentu egokia ez zela uste du. Administrazio Kontseilu berriaren kide kopurua 20tik 15era gutxitzean, eraginkorragoa izango dela adierazi du.

Zentzu honetan, PSEk eta Bilduk izan dituzten jarrerak kritikatu ditu. Oyarzabalen ustez, alderdi baten onurak lortu nahi izan dituzte iragana berpiztu nahian.

Albisteak (4)