Analisia
Kutxabank: euskal kutxen legeak aldaketak ekar litzake
Redacción
Euskal kutxen legea Legebiltzarrean onartuko dute apirila aldera eta aldaketak eragingo ditu kutxen ordezkaritzetan, proportzionaltasun politikoaren irizpideak aldatu egingo direlako.
Kutxabanken jaiotzan ezustekoa izan da: Banku berriak uste baino kontseilari gutxiago izango ditu: 15, eta ez 20, hasieran uste bezala. Euskal kutxek aldaketa hori onartu dute euren zuzendaritza-kontseiluen batzarretan. Gauzak horrela, BBK-k Kutxabanken izango dituen bederatzi kontseilariak izendatu ditu, Gipuzkoako Kutxak dagozkion laurak; eta Vital arabarrak, bi.
15 kontseilari horien artean Mario Fernandez dago, BBK-ko presidentea eta Kutxabankekoa izateko proposatu dutena; Xabier Iturbe, Kutxako presidentea, lehen presidenteordea izango da; eta Carlos Zapatero, Vitaleko presidentea, bigarren presidenteordea izendatuko dute.
Administrazio Kontseilu murriztu honek ez du, antza, luzaro iraungo. Aurreikuspenen arabera, apirilean, beranduen, Legebiltzarrak euskal kutxen legea onartuko du eta lege horrek kutxen ordezkaritzan egungo proportzionaltasun politikoa zuzentzen dituzten irizpideak aldatuko ditu.
Ondorioz, kutxetako asanbleak eta zuzendaritza-organoak berritu egin beharko dira, Kutxabankekoa barne, eta euskal sozialistei eta Bilduri eskainitako ordezkaritza handiagoa izango da. Beraz, bi alderdi horiek zuzendaritza-kontseiluetan sartu ahal izango dira.
Hala ere, momentuz, Kutxabankeko zuzendaritzaren lehen bilera astelehenean, urtarrilaren 2an, egingo dute, Bildu eta sozialisten ordezkaririk gabe.